Nadia Erostarbek bigarren postua lortu du Seat Pro Netanya txapelketan

Elena Marguello 2022ko mar. 28a, 13:00
Erostarbe eta gainerako sarituak, Israelen. (Surf30)

Sailkapenean zazpi postu igo ahalko ditu zarauztarrak txapelketako bigarren sariarekin. Adur Amatriain, berriz, finalera iristetik oso gertu geratu zen.

Bigarren postua lortu du Nadia Erostarbe zarauztarrak Israelen jokatutako Seat Pro Netanya txapelketan. Finalean, Teresa Banvalot olinpiarraren kontra aritu zen, eta lehenengo postua lortu zuen portugaldarrak 15,40ko puntuazioarekin; Erostarbek, berriz, 12,90eko puntuazioa lortu zuen. Txapelketako emaitza honek sailkapenean zazpi postu igotzea ekar dakioke Erostarberi.

Gizonezkoen sailkapenean, Adur Amatriain finalera iristetik oso gertu geratu zen. Hamahiru hamarrenek banandu zuten garaipenetik, eta Ramzi Boukhiamek jaso zuen garaipena.