Podiumera igo dira asteburuan Eulen-Nuuk taldekoak

Elena Marguello 2022ko mar. 28a, 16:00
Unai Esparza.

Markina-Xemeinen eta Bergaran lehiatu dira Eulen-Nuuk taldekoak asteburuan. Larunbateko lasterketan hirugarren postua lortu zuen Esparzak.

Bi lasterketa izan dituzte asteburuan Eulen-Nuuk taldekoek, larunbatean Markina-Xemeinen eta igandean, Bergaran. Markina-Xemeineko lasterketan, Iñigo Eizagirre zarauztarrak eguneko ihesaldia harrapatu zuen, eta horrela taldekideek lasterketa lasaiago burutu ahal izan zuten. Unai Esparza ere oso argi ibili zen eta ihesaldian sartu ostean, azkenengo metroak beste lau txirrindularirekin batera egin zituen. Horrela, hirugarren sailkatu zen 117 kilometroko lasterketan.

Igandean, Gorlako igoera jokatu zuten Bergaran. Esparzak eta Julen Garciak, ordea, ezin izan zuten lasterketa amaitu erori egin zirelako. Hala ere,