Apirilaren 9ko jardunaldiak aurkeztuko ditu Urola Kostako GKSk

Elena Marguello 2022ko mar. 30a, 09:30

Klase borroka kulturalaz eta honen garrantziaz hitzaldia eta bertso-afaria egingo dituzte ostiralean, Putzuzulon.

Gazte Koordinadora Sozialistak apirilaren 9an Berriozarren egingo dituen jardunaldien aurkezpena egingo du ostiral honetan Urola Kostako GKSk, Putzutzulo Gaztetxean. Horretarako, hitzaldia eta bertso-afaria antolatu dituzte.

19:00etan emango diote hasiera Klase borroka kulturalaz eta honen garrantziaz hitzaldiari; bertso-afaria, berriz, 21:00etan hasiko da. Aitor Bizkarra, Aitor Tatiegi eta Gorka Pagonabarraga bertsolariek girotuko dute afalordua.