1960an jaiotakoek bazkaria antolatu dute

Onintza Lete Arrieta 2022ko mar. 30a, 09:32

Udaren atarian egingo dute kinto bazkaria, ekainaren 18an. Hitzordua Santa Barbara jatetxean izango da, Hotel Zarautzen, alegia. Parte hartu nahi duenak dagoeneko aukera du kontu korronteko zenbaki batean dirua sartzeko.

Kinto bazkarian parte hartzeko 50 euro sartu beharko dira, norbere izen-abizenak emanda, Euskadiko Kutxako ES 6730350029610290109067 kontuan.