Friðrik Þór Friðriksson zinemagile islandiarra hizpide, Photomuseumen

Elena Marguello 2022ko mar. 30a, 12:00

Aula/Gela programaren barruan egingo dute saioa ostiral honetan, Photomuseum Argazki eta Zinema museoan. Zinemagile islandiarraren ibilbideari buruz arituko dira.

Ostiral honetan ere artistei buruzko saioa entzuteko aukera egongo da Photomuseumen, 18:00etatik aurrera. 1980ko hamarkadaren hasieran hasi zen zinema sorkuntzan Friðrik Þór Friðriksson, film esperimental eta dokumentalekin. Hamarkada bat geroago, Islandiako Zinematografia korporazioa sortu zuen, eta, ordutik, Islandiako Zinema ekoiztetxe garrantzitsuena bihurtu da.

Skyttunar, Natuaren umeak edota Cold fever filmak dira nabarmentzen dira Friðrik Þór Friðrikssonen ibilbidean, eta Oscar sarietarako izendapena jaso nahiz Yubari International Fantastic Film Festivalaren laugarren edizioko sari nagusia irabazi izan ditu, besteak beste.