Martxoko osoko ohiko bilkura egingo dute bihar arratsaldean

Aritz Mutiozabal 2022ko mar. 30a, 16:50

Hilero azken osteguna legez, bihar arratsaldean ohiko  osoko bilkura egingo du udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan hasita. Hainbat zergen inguruko hobariak eta dirulaguntzen oinarri espezifikoak zehaztuko dituzte, besteak beste. Era berean, zenbait mozio izango dituzte aztergai.