Poloniara bidean da Hotz Zarautzek bildutako material guztia

Elena Marguello 2022ko mar. 31a, 10:30

(Hotz Zarautz)

Ukrainarrentzat bildutako 25 paletak kamioian kargatu eta Poloniara bidali ditu Hotz Zarautzek hainbat herritarren laguntzarekin. "Bilketa posible egin duten pertsona guztiei bihotzez" eskertu nahi izan die laguntza Hotz Zarautzeko kideek.

Hernanin Ukraina-Euskadi Elkartekoek jasotako materiala ere kamioi horretan sartu dute.