Bihotz birika bizkortzeko teknikak eta desfibriladoreen erabilera irakatsiko dituzte larunbatean

Elena Marguello 2022ko mar. 31a, 12:00

11:00etatik 13:00etara egingo dute Bizitza bat salbatzea zure eskuetan dago kanpaina, Malekoian.

Bizitza bat salbatzea zure eskuetan dago kanpainari ekingo diote berriro ere larunbat honetan, 11:00etatik 13:00etara. Larrialdietako Euskal Sistema osatzen duten erakundeen laguntzarekin, karpa batzuk jarriko dituzte Malekoian, eta bihotz birika bizkortzeko teknikak eta desfibriladoreen erabilerak nola egin erakutsiko dituzte bertan.

Horrez gain, 112 telefonoaren berri jakiteak duen garrantzia azpimarratuko dute. Haurren hondartzako futbolaren jardunaldia izango dela aprobetxatuz, ekitaldi honetan Txurdin Realeko maskota egongo da herriko kirolari gazteek ezagutza horien jabe izateak duen garrantzia ezagutu dezaten.

Ekitaldi honetan lagunduko duten erakundeak Real Sociedad Fundazioa, SOS DEIAK, DYA, Babes Zibila Zingira Zarautz, Gurutze Gorria, Ambulancias Gipuzkoa SCOOP, Ambuiberica HT GROUP, Osakidetzako Larrialdiak, Bexen Cardio eta Zarauzko Udaltzaingoa izango dira.