Azken faseetan murgilduta, plaieroetako partidak jokatuko dituzte igandean

Aritz Mutiozabal 2022ko mar. 31a, 13:00

Hondartzako Futbol Txapelketa azken txapan sartzen hasi da. Neskek bigarren faseko ligaxkarekin jarraituko dute, bai Ligan bai Kopan. Mutilak, aldiz, final-laurdenetetako kanporaketak jokatuko dituzte. Eguerdiko 12:00etan jokatuko dituzte norgehiagokak.

Bestalde, eskolarteko txapelketetan jardunaldi bikoitza izango da. Larunbatean ligaxkako azken jardunaldiak jokatu ondoren, igandean finalerdiak jokatuko dituzte, seniorren jardunaldi berean. Beraz, hamabi partida gehiago izango dira; 24 guztira.

Senior Mutilak - Paco Urkia Liga - Final 1/4
1- Asti Pinturak - Arrano Taberna
2- Celso Castro - Euskalduna Taberna
3- Dean Team - Telesforo Erretegia
4- Kosta Hortz Klinika - Balearri-Astillero

Senior Mutilak - Juan Irigaray Kopa - Final 1/4
5- Katixa Kafetegia - Kirkilla-Enea Jatetxea
6- Tivoli - Naparrak - Pukas-Shelter
7- Salegi Taberna - Asergroup
8- Ilcapo - Ulacia Bidaiak

Senior Neskak - Maria Jauregi Liga
9- Napar Berri-Limoss - Katixa Kafetegia
10- Kebidek - Kupela Taberna

Senior Neskak - Emilio Olazabal Kopa
11- Lukas Ardotegia - Kirkilla-Enea Jatetxea
12- Euskalduna Taberna - Itxas-Lur Taberna