Bertx(h)ori bertso sariketaren finala jokatuko da gaur arratsaldean, 19:00etan hasita, Iruñeko Laba aretoan. Kantuan hiru bikote ariko dira, eta horietako bat Aner Peritz zarauztarrak osatuko du Bittori Elizalde iruñearrarekin. Beste bi bikokoak Xabat Illarregi-Ainara Ieregi eta Peio Ardaiz-Haizea Arana izango dira. Yasmine Khris Maansri izango da gai jartzailea.