Zozketa

Zozkatu ditu Zarauzko Hitzak asteburuko antzezlanerako sarrerak

Zarauzko hitza 2022ko mar. 31a, 15:23

Bihar, ostirala, 20:00etan hasiko da 'Winona & Grace' Modelo antzokian, eta igandean, 10:30ean eta 11:30ean eskainiko dute 'Baby Esferic' antzezlana. Zarauzko Hitzak Udalak emandako sarrerak zozkatu ditu irakurleen artean.

Zozkatu ditu Zarauzko Hitzak asteburuko antzezlanetarako sarrerak. Bihar, ostirala, Khea Ziater taldeak Winona & Grace antzezlana eskainiko du 20:00etan, Modelo antzokian. Igandean, berriz, Baby Esferic antzezlana eskainiko du Alboon Teatro konpainiak, Modelo antzokian. Bi saio izango dira, lehenbizikoa 10:30ean, eta bigarrengoa, 11:30ean. Zarauzko Hitzak Zarauzko Udalak emandako sarrera bikoitzak zozkatu ditu zozketan parte hartu duten irakurleen artean.

Irakurle ugarik parte hartu dute bi zozketetan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Martin Sarastik eta Arantzazu Agouesk irabazi dituzte biharko antzezlanerako sarrerak. Igandeko antzerkirako sarrerak, berriz, 10:30eko saiorako sarrerak Arantxa Arocenari eta Usoa Odriozolari egokitu zaizkie, eta 11:30eko saiorako sarrerak, aldiz, Aintzane Etxaideri eta Leire Zubizarretari egokitu zaizkie.