Negu giroa udaberri hasieran

Gorka Eizagirre 2022ko api. 1a, 10:30

Apirila hasierak giro makurra ekarri du berekin. Goizean goizetik laino beltz trinkoak ikusten ziren itsasaldetik, eta 09:30ak pasatxo zirela, gogotik bota du txingorra. Errepideak, kaleak eta parkeak zuritu dira bat-batean, baina ez du luzaroan iraun, berehala urtu baita.