Topaketa antolatu dute 1980an jaiotakoek

Elena Marguello 2022ko api. 3a, 10:30

Maiatzaren 21erako egun osoko egitaraua osatu dute, bazkaria eta kalejira egingo dituzte egun horretan, besteak beste. Izen-ematea apirilaren 30a baino lehenago egin beharko da.

Santa Marina jaiekin bat eginez, maiatzaren 21ean egingo dute 1980. urtean jaiotakoek topaketa, eta egun osoko egitaraua antolatu dute egun horretarako.

12:30ean egingo dute topaketa Musika Plazan. 14:15ean Santa Barbara Jatetxearen aurrean elkartutako guztiek argazkia aterako dute, eta 14:30ean hasiko dira bazkaltzen bertan. Bazkalostean, dantzaldia egongo da DJarekin.

Arratsaldean, 19:00etan hasita, trikitilariekin kalejira egingo dute. Jarraian, festaren jarraipena egingo dute Zonan eta Santa Marinako txosnan, poteak eta pintxoak barne.

Topaketan izena eman nahi duenak, apirilaren 30a baino lehen 65 euroko ordainketa egin beharko du izen-abizenak azalduz hurrengo kontu korronteko zenbakian: ES68-3035 0029 65 0290103906.