Sofa taldeak 'Zelatun' abestiaren bideoklipa estreinatu du gaur

Aritz Mutiozabal 2022ko api. 1a, 13:30

Krispetak disko berria du esku artean Sofa hirukoak, eta bertan entzungai den Zelatun abestiaren bideoklipa argitaratu dute gaur. Konpasa eta erritmoei dagokionez, euskal musika tradizionalean kokatu daiteken taldearen kanta atipiko bat da honakoa, eta 1940tik 1991era filmaturiko euskal dantzen irudiekin osatu dute bideoa. 

Aranburu Filmsek ekoitzi du bideoklipa, eta irudiak Andra Mari dantza taldearen eta Dantzan.eus atariren bitartez lortu dituzte. Alde batetik, Lorenzo San Juan bakiotarraren bildumako momentu ezberdinak daude: 1948tik 1955eko ospakizun ezberdinen bilduma motz bat. Bestetik, 1980tik 1991era filmaturiko irudiak daude, non Arratiako Jota eta Porrusaldek dantzarako sentimendu, trebezia eta grina transmititzen duten.