22. Korrikako Zarauzko kilometro bakoitzaren zozketa egin da, eta ikusgai dago zerrenda

Onintza Lete Arrieta 2022ko api. 1a, 12:36
21. Korrika Musika plazan.

Atzo abiatu zen 22. Korrika Amurrion, eta astebete baino ez da falta Zarauzko lurretara iritsi dadin Getariatik barna. AEK-k egin du kilometro bakoitzaren zozketa, eta hemen dago ikusgai zerrenda osoa.

Amurrion hasi zen Korrika atzo, martxoak 31, eta gaur zortzi iritsiko da Zarautzera, apirilaren 8ko goizaldean. Bi egun geroago izango du amaiera, Donostian.

Zarauztarrak eta Zarauzko eragileak gogotsu daude ekimenean parte hartzeko, eta AEK-k zozkatu ditu kilometro bakoitzean zer eragilek eramango duen lekukoa. Horien artean izango da, nola ez, Zarauzko Hitza ere –Urolako Komunikazio Taldeko (UKT) parte da–.

  • 1.946. kilometroa: Eusko Alkartasuna eta Zarautz Abesbatza
  • 1.947. kilometroa: Antoniano Ikastetxea
  • 1.948. kilometroa: Iñurritza Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea eta EH Bildu
  • 1.949. kilometroa: Ernai eta EAJ
  • 1.950. kilometroa: Salbatore Mitxelena Ikastolako langileak
  • 1.951. kilometroa: Oteiza Lizeo Politeknikoa
  • 1.952. kilometroa: Ameztoi Anaiak
  • 1.953. kilometroa: La Salle
  • 1.954. kilometroa: Urola Kostako Udal Elkartea
  • 1.955. kilometroa: Pagoeta Mendizale Elkartea eta Gurutxurtu
  • 1.956. kilometroa: Skapa
  • 1.957. kilometroa: Montetxio Abesbatza
  • 1.958. kilometroa: Susa Argitaletxea, AEK eta EHE, eta Jalgi Dantza Taldea
  • 1.959. kilometroa: Salbideko Auzo Elkartea eta Emakume Korrikalariak
  • 1.960. kilometroa: Sare
  • 1.961. kilometroa: Orokieta Herri Eskola eta Lizardi Institutua
  • 1.962. kilometroa: Salbatore Mitxelena Ikastolako gurasoak
  • 1.963. kilometroa: Zarauzko Surf Elkatea eta Hitza-Urolako Komunikazio Taldea (UKT)
  • 1.964. kilometroa: LAB eta Game Erauntsia
  • 1.965. kilometroa: Zarauzko Udala