Bertan behera geratu da 'Bizitza bat salbatzea zure eskuetan dago' ekimena

Aritz Mutiozabal 2022ko api. 1a, 15:40

Asteburu honetan aire librean egitekoak ziren eskola kiroleko jarduerak bertan behera geratu dira elur arriskuagatik. Hori horrela, bihar goizean malekoian aurreikusita zegoen Bizitza bat salbatzea zure eskuetan dago kanpaina atzeratzea erabaki dute. Oraindik ez dute data berria erabaki.