Bertan behera utzi dute Errugbi taldekoen Beteranoen Eguna

Elena Marguello 2022ko api. 1a, 15:41

Zarautz Rugby Taldeko beteranoek egun osoko ospakizuna zuten iragarrita biharko, lagun arteko partidekin eta bazkariarekin Astiko zelaigunean. Eguraldi txarra eta ezarritako alerta laranja dela medio, bertan behera utzi behar izan dute Beteranoen Eguna. Halaxe iragarri dute beraien sare sozialetan.