Gazteentzako Play-Eruak txapelketa bueltan da

Gorka Eizagirre 2022ko api. 2a, 13:30

Bigarrenez Play-Eruak hondartzako futbol txapelketa jokatuko dute apirilak 23 eta 24ko asteburuan. DBHko ikasleentzat antolatutako txapelketa da, eta aurreko urteetan pandemia zela eta ezin izan zuten jokatu. Aitor Iturralde eta Maialen Zelaia plaieroetako antolatzaileek txapelketaren nondik norakoak azaldu dituzte.