Aner Peritzek eta Bittori Elizaldek irabazi dute Bertx(h)ori sariketako finala

Elena Marguello 2022ko api. 2a, 11:15

Ostegunean jokatu zen Bertx(h)ori sariketako finala irabazi zuten Aner Peritz zarauztarrak eta Bittori Elizalde iruñearrak. Iruñeko Laba aretoan jokatu zuten finala sei bertsolarik osatutako hiru bikotek. Xabat Illarregi-Ainara Ieregi eta Peio Ardaiz-Haizea Arana izan ziren finala jokatu zuten beste lau bertsolariak.