Amaia Torresen ilustrazioak ikusgai, Arkami galerian

Elena Marguello 2022ko api. 3a, 12:00

Amaia Torresen ilustrazioetako bat. (Arkami)

Tintaz egindako ilustrazioen bidez bertako arkitekturari buruz gogoeta egitera bultzatu nahi izan du ikuslea Torresek, hiriaren formak eta apaindurak xehetasunez begiratzera eramanda. 

Urtaro aldaketarekin batera Amaia Torres arkitektoaren eta artistaren lanak ekarri dituzte Arkami galeriara. Tintaz egindako ilustrazio hauen bidez bertako arkitekturari buruz gogoeta egitera bultzatu nahi du ikuslea Torresek, hiriaren forma eta apaindurak xehetasunez begiratzera eramanda.

Erakusketan ikus daitezkeen laminetako batzuk Gipuzkoa ezagutzen ekimenaren barruan egindakoak dira, Gipuzkoako ondare arkitektoniko hurbil nahiz ezezaguna azaleratzen duten historia zatiekin egindako bildumako lan batzuk.

Apirilaren 8an ospatuko da erakusketaren irekiera, 18:30etatik aurrera. Artistarekin solasaldi bat izateko aukera izango da bertan, eta antolatzaileek Torresen lana ezagutzeko gonbita zabaldu nahi izan dute.