Aste Santutako ekintzak prestatu ditu Haize-Orratz gaztelekuak

Elena Marguello 2022ko api. 3a, 13:00

Haize-Orratz gaztelekuak ekintza bereziak prestatu ditu Aste Santutarako. Hainbat irteera antolatu dituzte, eta horietara joan ahal izateko izena eman beharko da aurrez.

Apirilaren 12tik 24ra bitartean egingo dituzte Aste Santutako ekintza bereziak Haize-Orratz gaztelekukoek. Hainbat jarduerek plaza mugatuak dituztela eta, apirilaren 10a baino lehen izena eman beharko da Gazte Informazio Bulegoan, hala nola, ginkanarako, aquariumerako, Askizuko aterpetxerako, scape roomerako eta Baztaneko abentura parkerako. 

IRTEERAK:

  • Apirilak 12, asteartea. Ginkana, Zumaian.
  • Apirilak 13, asteazkena. Topagunea eta mele-meleko zozketa.
  • Apirilak 19, asteartea. Aquariuma, Donostian; 2 euro.
  • Apirilak 20 eta 21, asteazkena eta osteguna. Askizuko aterpetxera; 5 euro.
  • Apirilak 22, ostirala. Scape room; 4 euro.
  • Apirilak 23, larunbata. Baztan aventura park; 8 euro.
  • Apirilak 24, igandea. Gaztekintza.