Zarauzko EH Bilduk Herri Batzarra egingo du ostegunean

Elena Marguello 2022ko api. 5a, 13:00

Ostegun arratsalde honetan, Zarauzko EH Bilduk Herri Batzarra egingo duela jakinarazi du. Gaztelekuan jarri dute hitzordua: batzarra 18:30ean hasiko da, eta herritar guztiei egin diete bertaratzeko deia. Saioan, kokapen politikoa landuko dute eta horrez gainera, datorren urteko hauteskundeak izango dituzte hizpide batzarrean.