Bi domina irabazi dituzte Monte Albertiako ikasleek

Elena Marguello 2022ko api. 6a, 12:00
Ekain Altuna eta Inko Oruesagasti (@Monte_Albertia).

Ekain Altunak eta Inko Oruesagastik SpainSkills Txapelketa jokatu zuten pasa den martxoaren 23tik 26ra bitartean. Batak zilarrezko domina eta besteak brontzezkoa ekarri dute txera.

Ekain Altuna eta Inko Oruesagasti Monte Albertiako ikasleek domina bana eskuratu zituzten SpainSkills txapelketan. Joan den martxoaren 23tik 26ra jokatu zen txapelketa, eta podiumera igo ziren Monte Albertiako ikasleak. Altuna estetika arloan lehiatu zen, eta brontzezko dominatu eskuratu zuen; Oruesagasti, berriz, ile-apaintzaileen txapelketan aritu zen, eta zilarrezko domina bereganatu zuen.