Zozketa

Zozkatu du Zarauzko Hitzak Garagardo Azokan bi lagunentzako menua

Zarauzko hitza 2022ko api. 7a, 17:47

Apirilaren 13tik 18ra bitartean egingo dute XX. Garagardo Azoka, eta Zarauzko Hitzak bi lagunentzako ukondo menua zozkatu du irakurleen artean.

Bi urteren ondoren, bueltan da Garagardo Azoka. Apirilaren 13tik 18ra bitartean egingo dute azokaren XX. edizioa, eta egitarau zabala antolatu dute Zarautz Rugby Taldeko kideek. Zarauzko Hitzak bi lagunentzako ukondo menua eta bi garagardo pitxar zozkatu ditu irakurleen artean. Herritar ugarik parte hartu du zozketan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, M. Tere Garmendia Guerra da irabazlea.