Baratze Solidarioaren iazko uztaren balorazioa «oso ona» izan da

Gorka Eizagirre 2022ko api. 9a, 09:00

Baratze Solidarioaren urteko errepasoa eta balantzea egin dute bertan lanean aritzen diren boluntarioek eta udaleko ordezkariek, eta iazko uztaren balorazioa «oso ona» izan dela nabarmendu du boluntarioen ordezkari Iñaki Oñatibiak. Bere esanetan, «aurreko urtearekin alderatuta, banaturiko uztaren balioa % 15 igo da».

Baratze horretan ekoiztutako barazkiak astero Caritasen bitartez behar gehien daukaten zarauztarrei bideratzen zaizkie. Orotara, 50 familiari eskaintzen zaie janari otarrea.