Zozketa

'Ganbara' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Zarauzko hitza 2022ko api. 18a, 08:00

Igandean familia osoentzat saioa izango da 16:45ean: Markeliñe taldearen 'Ganbara' antzezlana. Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.

Familia osoarentzat antzezlana eskainiko du Markeliñe taldeak igandean; Ganbara. Saioa 16:45ean hasiko da Modelo aretoan, eta Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean. Parte hartu nahi duten pertsonek lotura honetan egin dezakete, eta osteguneko 12:00ak arte izango dute horretarako aukera.

Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.