Autobus zerbitzu berezia antolatu du Lurraldebusek Garagardo Azoka dela eta

Juan Luis Romatet 2022ko api. 13a, 16:13

Garagardo Azoka dela eta,  Lurraldebusek autobus zerbitzu bereziak antolatu ditu ostegunerako eta ostiralerako. 

Pandemiak eragindako bi urteko hutsartearen ondoren, bueltan da Garagardo Azoka Zarautzen. Gaur zabalduko ditu ateak, 19:00etan. Jende kopuru handia espero dute antolatzaileek, eta bertaratuko direnen joan-etorriak errazteko, gaueko autobus zerbitzu bereziak antolatu ditu Lurraldebusek. Ostegunean eta ostiralean izango dira bus hauek; larunbatean, berriz, ohiko gaueko autobus zerbitzua izango da martxan.

Ordutegiak (ostegunean eta ostiralean)

Zumaia Getaria Zarautz Orio
23:00 23:10 23:15 23:25
01:00 01:10 01:15 01:25
03:00 03:10 03:15 03:25
05:00 05:10 05:15 05:25
Orio Zarautz Getaria Zumaia
23:35 23:45 23:50 00:00
01:35 01:45 01:50 02:00
03:35 03:45 03:50 04:00
05:35 05:45 05:50 06:00