Hastear da XX. Garagardo Azoka

Aitziber Arzallus 2022ko api. 13a, 18:45
2019ko Garagardo Azokako argazkia da.

Bi urte eta gero, bueltan da Garagardo Azoka. Zarautz Rugby Taldeko kideek ordu laurden barru zabalduko dituzte Munoako karpako ateak, eta astelehen iluntzera bitartean, etenik ez du izango hango martxak. XX. edizio honetan, Gabino Alustiza omenduko dute, urte luzez errugbi taldeko autobus gidari lanetan dabilelako.

Hemen XX. Garagardo Azokako egitaraua, osorik:

Gaur, asteazkena

19:00. Azokaren irekiera
20:00. Inaugurazio ekitaldia. Omendua: Gabino - Alustiza Bidaiak.
22:00. Serious Business taldearen kontzertua

Bihar, osteguna

22:00. Fan&Go taldearen kontzertua

Etzi, ostirala

15:30. Mus txapelketa. Irabazleak txapela eta dirusariaz gain, bere altuera eramango du garagardo kaxetan.
22:00. DJ Kiren saioa

Apirilak 16, larunbata

14:00. Herri bazkaria. Tiketak txartel leihatilan egongo dira salgai, eta 250 pertsonentzako tokia egongo da.
22:00. Kenbat taldearen kontzertua

Apirilak 18, astelehena

20:00. Azokaren itxiera. Leihatila 19:00etan itxiko da.

Egunero 13:30etik 15:30era haurrentzako txokoa egongo da begiralez lagunduta. Afaltzeko guneari dagokionez, bi txanda egongo dira: bata, 20:30etik 22:00era, eta bestea, 22:00etik 23:30era. Mahaia egunean bertan erreserbatu ahalko da, pertsonako 10 euroko kontsumitzearen trukean.