Sanpelaioak antolatzeko bigarren bilera irekia, datorren asteartean

Aitziber Arzallus 2022ko api. 14a, 18:33

Danda Gazte Asanbladako kideak sanpelaioak antolatzeko lanetan hasita daude jada. Joan den astean egin zuten aurreneko bilera irekia, eta datorren asterako jarri dute bigarren hitzordua. Hain zuzen ere, asteartean, hilak 19, Putzuzulo gaztetxean egingo dute bigarren bilera hori, 18:00etan hasita. Animatzeko eta azaltzeko deia egin diete herritarrei. Ekainaren 25etik 27ra izango dira aurtengo sanpelaioak.