Oraindik ere eman daiteke izena datorren asteburuan jokatuko duten Play-Eruak txapelketan

Aitziber Arzallus 2022ko api. 15a, 09:48

12 eta 16 urte bitarteko gazteek parte har dezakete II. Play-Eruak Hondartza Futbol Txapelketan, eta apirilaren 17ra arte eman ahalko dute izena parte hartzaileek.

Bueltan da Play-Eruak Hondartza Futbol Txapelketa. Datorren asteburuan, apirilaren 23an eta 24an, jokatuko dute txapelketa, eta oraindik zabalik da izen-ematea. Hain zuzen ere, igandera arte egongo da izena emateko aukera. 12 eta 16 urte bitarteko gazteek jokatuko dute txapelketaren bigarren edizioa.

Gutxienez zortziko eta gehienez hamabiko taldeak osatu beharko dituzte gazteek, eta kuota modura jokalari bakoitzak azukre paketea, sardina edo atun latak edota olio botila botila eman beharko du txapelketa jokatu ahal izateko. Izen ematean bildutako janari guztia Zarauzko Elikagai Bankuari helaraziko zaio. Taldearen informazioarekin honako fitxa hau bete beharko da, eta eskolako kirol koordinatzaileari eman, klubeko lokalean utzi edota antolakuntza@playeruak.eus helbidera bidali beharko da dokumentua.