Denboraldi hasiera ona izan dute Zarauzko txirrindulari gazteek

Juan Luis Romatet 2022ko api. 15a, 11:27

Zarauztarra Txirrindulari Elkarteko gazteek denboral hasiera bikaina egin dute. Etxeko lasterketaren ondoren oporraldi txiki bat eduki eta gero, Oiartzunen izan zuten karrera Denis entrenatzaile duten txirrindulariek. 

Gipuzkoako mendi bizikletako txapelketa jokatu zen pasa den larunbatean Oiartzunen, eta Zarauztarra klubeko kimu eta infantil mailako txirrindulariak igo ziren podiumera. Xuban Arakistain hirugarren postuan sailkatu zen kimuetan, eta Ane Zubeldia lehenengoa izan zen helmugaratzen infantiletan. 

Igande goizean Usurbilera joan ziren. Denetik izan zuten etxeko neska mutilak. Xubanek bigarren postua eskuratu zuen maila bikaina duela erakutsiz. Erorketak ere pairatu behar izan zituzten. Hala, larunbatean zortea aldeko izan zuen Zubeldiak, igandean kontra eduki zuen; erorketa baten ondoren minduta zegoela ikusita, ezin izan zuen lasterketan jarraitu.