Goizean goizetik XVI. Jose Angel Iribar Txapelketa jokatzen ari dira Astin

Aitziber Arzallus 2022ko api. 15a, 13:09

09:30ean ekin diote lehiari alebin mailako mutilek, eta 14:30ak aldera bukatuko dute txapelketa. Hamasei talde ari dira, nor baino nor; tartean, Zarauzko hiru talde. Arratsaldean, berriz, infantil mailako nesken txanda izango da. 15:00etan hasita, III. Emakumezkoen Txapelketa jokatuko dute horiek.

Gaur goizean hasi eta bihar eguerdira bitarte, hiru futbol txapelketa jokatuko dituzte Astin. Lehiari ekiten aurrenak alebin mailako mutilak izan dira, 2010ean jaiotakoak hain zuzen. 09:30etan hasi dira XVI. Jose Angel Iribar Txapelketa jokatzen, eta 14:30ak aldera bukatuko dute txapelketa. Denera hamasei talde ari dira parte hartzen: Zarautz (A, B eta C), Andoaingo Euskalduna, Lekeitio, Ordizia, Reala, Aretxabaletako UDA, Ondarroako Aurrera, Athletic, Donostiako Lengokoak, Errenteriako Touring, Oiartzun, Zumaiako, Orioko eta Zizurkilgo Danena.

Arratsaldean, berriz, infantil mailako nesken txanda izango da, 2008an eta 2009an jaiotakoena hain zuzen. 15:00etan hasita, III. Emakumezkoen Txapelketa jokatuko dute horiek. Hamabi taldek parte hartuko dute, eta seiko bi multzotan banatuta hasiko dute lehia. Jokatuko duten taldeak, hauek: Zarautz (A eta B), Reala, Tolosa, Irungo Mariño, Azpeitiko Lagun Onak, Zumaiako, Arnedo, Goierri Gorri, Orioko, Debako Amaikak Bat eta Martutene.

Bihar, berriz, infantil mailako mutilak —2009an jaiotakoak— ariko dira nor baino nor XXIV. Gonzalo Urkia Txapelketan. 09:00etan hasiko dute lehia, hamabi taldek, hiruko lau multzotan banatuta. Talde hauek parte hartuko dute: Zarautz (A eta B), Reala, Andoaingo Euskalduna, Baztan, Elgoibar, Ondarroako Aurrera, Zumaiako, Donostiako Lengokoak, Lekeitio, Orioko eta Arnedo.

Oharra zarauztarrei

Bihar eta etzi Astira jende ugari bertaratuko dela aurreikusten dute antolatzaileek, eta zarauztarrei eskatu diete oinez, bizikletaz edo urbanoan joateko partidak ikustera, aparkatzeko arazoak gutxitzeko helburuarekin.