Azken txanpan sartu da Zarauzko Garagardo Azoka

Juan Luis Romatet 2022ko api. 17a, 09:33

Aurreko egunetan bezala, jendetza bildu du Munoan jarritako karpan. Azokak bihar iluntzean itxiko ditu ateak, baina oraindik ere izango da garagardo pitxerrak edateko aukera.

Zarauzko Rugby Taldeak antolatutako Garagardo Azokan lan egiten ari direnek ez dute atsedenerako denbora handirik izaten. Sukaldean lanean ari ez dena, barran dabil garagardo bat bestearen atzetik ateratzen. Eguerdian ateak irekitzen dituenetik, gaueko ordu batean ixten duten arte egoten dira mahaiak beterik. Zalantzarik ez dago aurtengo azoka arrakastatsua izaten ari dela.

Gaur eta bihar ere izango da zer jan eta zer edan Zarautzen. Gaur 12:00etatik 01:00etara egongo da zabalik; bihar, aldiz, azokako azken eguna, 20:00etan bukatuko dute lana. Hor hasiko da hirugarren zatia azokako langileentzat.

Argazkiak: Juan Luis Romatet eta Peio Romatet.