Aberri Egunean, ikurrinak balkoi eta leihoetan

Aitziber Arzallus 2022ko api. 17a, 13:53

Aberri Egunean ohitura den gisan, gaur ere bat baino gehiago izan dira balkoi eta leihoetan ikurrinak zintzilikatu dituzten herritarrak. Borja Agirrezabalak ateratako argazkia da honakoa.

Herritarrek ez ezik, Zarauzko Udalak ere jarri du ikurrina udaletxeko balkoian. Xabier Txurruka alkateak sare sozialen bidez zabaldu duen argazkia da honakoa:

Euskal Herria Batera ekinbideak dei egin die euskal herritarrei, Aberri Eguna egun osoz ospatu dezaten. Etxeko balkoi eta leihoetan ikurrak jartzea proposatu dute, eta euskal ereserkiak kantatzea. Hiru kantu proposatu dituzte: Ikusi mendizaleak, Gernikako arbola eta Txoriak txori.

Alderdi politikoek, ordea, bakoitzak bere aldetik ospatu dute Aberri Eguna. EAJk Bilbon egin du ekitaldi nagusia, Plaza Barrian, 11:30ean hasita. EH Bilduk, berriz, manifestazioa egin du Iruñean, 12:00etan hasita.