Bi urteko etenaren ondoren, maiatzaren 15ean izango da 39. Argazki Rallya

Onintza Lete Arrieta 2022ko api. 19a, 10:22

Zarauzko Argazkizale Elkarteak jakinarazi du bueltan dela Fernando Maiztegiren Oroimenezko lehiaketa, eta dataren berri eman du, baita zer sari banatuko dituzten ere.

Zarauzko Argazkizale Elkarteak jakinarazi du maiatzaren 15ean egingo dela Fernando Maiztegiren Oroimenezko 39. Argazki Rallya.

Oinarrien berri ez du eman oraindik, baina bai zer sari banatuko dituen. Irabazleak 160 euro eta Andra Mari Zeruratzearen garaikurra jasoko ditu; bigarren egiten duenak 130 euro eta garaikurra; eta hirugarrenak, 100 euro eta garaikurra.

Bestelako bi sari ere banatuko ditu elkarteak: rallyko argazki ederrena egiten duenak 80 euro jasoko ditu, eta 16 urtez azpiko lehen sailkatuak, berriz, garaikurra.