'Bihar ez bada etsi' errezitala eskainiko du Maialen Berasategik ostegunean

Zarauzko Hitza 2022ko api. 19a, 11:49

Garoa liburu dendan da hitzordua, 19:00etan. Berasategi (Gasteiz, 1989) itzultzailea eta zuzentzailea da ofizioz, eta hainbat lan ekarri ditu euskarara. Zutabegilea ere bada Berria egunkarian eta Argia aldizkarian.