"The Beatles y la India" dokumentala emango dute asteartean Modelon

Onintza Lete Arrieta 2022ko api. 20a, 13:22

Ajoy Bose eta Peter Compton-en ikus-entzunezkoa iaz ondu zuten Erresuma Batuan hango musika talde ezagunenaren inguruan, eta 96 minutuko iraupena du. Jatorrizko bertsioan emango dute dokumentala, azpitituluekin.

The Beatles y la India dokumentala emango dute asteartean, apirilak 26, Modelon. 20:30ean hasiko da, eta 96 minutuko lana jatorrizko bertsioan erakutsiko dute, azpitituluekin.

Ajoy Bose eta Peter Compton-en ikus-entzunezkoa iaz ondu zuten Erresuma Batuan hango musika talde ezagunenaren inguruan, eta honela dio laburpenak: "Duela mende erdi hasi zen Beatles eta Indiaren arteko maitasun istorioari buruzko kronika historiko bakarra da. Artxiboko irudi apartek, lekukoen argazkiek eta kontakizunek, India osoko filmazioekin batera, bizia ematen diote George, John, Paul eta Ringoren bidaia liluragarriari. Hasi Mendebaldeko goi-mailako bizimodu ospetsutik eta Himalaiako ashram galdu bateraino, zoriontasun espiritualaren bila –kanten konposizioan aurrekaririk ez zuen sormen-eztanda inspiratu zuen garai bat–. Lehen azterketa serioa da Indiak nola lagundu zuen talde enblematikoaren bilakaeran forma ematen, eta nola lagundu zuten bi kultura oso desberdinen arteko zubia egiten".