Anestesiak bertan behera utzi ditu Fenix Tour biran hitzartuta zituen kontzertuak

Zarauzko Hitza 2022ko api. 20a, 15:45

Anestesia taldea kontzertu batean, artxiboko irudian (Argazkia: Arcangel Deathmetal)

Hala jakinarazi du taldeak sare sozialetan, eta gaineratu du laster itzuli nahiko luketela oholtzara.

Anestesia musika talde zarauztarrak bertan behera utzi behar izan ditu Fenix Tour birako kontzertuak –apirilaren 30ean Donostian zen aritzekoa, maiatzaren 14an Biarritzen (Lapurdi) eta maiatzaren 21ean, berriz, Bilbon–, arrazoi pertsonalak tarteko.

Taldeak barkamena eskatu die zaleei, eta baita eskerrak eman ere. "Garai hobeak" iristea espero dute, eta laster berriz oholtza gainean izatea.

Aurrez ere bi kontzertu bertan behera utzita zituen taldeak, taldekide baten osasun arazo batzuk tarteko.