Heriotza duinaren inguruko hitzaldia emango du Iñaki Peñak datorren astean

Onintza Lete Arrieta 2022ko api. 22a, 10:30

Hitzaldia gaur zortzi, ostirala, izango da Antoniano aretoan, eta beharrezkoa da izena aurrez ematea.

Heriotza duinaren inguruko hitzaldia antolatu dute datorren asterako. Gaur zortzi izango da, ostiralean, 18:00etan Antoniano aretoan.

Beste hainbatetan bezala, Iñaki Peña aditu zarauztarra izango da hizlaria, eta elebitan eskainiko du saioa.

Hitzaldia hainbat erakundek babestu dute: karteletan udala, aldundia, Bihotzetik, Adinberri, Zarautz Herri Zaintzailea, Bidegin, Bidasoa zurekin eta Zainbizi agertzen dira, besteak beste. 

Hitzaldia entzuteko beharrezkoa da izena aurrez ematea, eta hiru aukera daude horretarako: galdetegi hau betetzea; Whatsapp bidez 656 74 83 91 zenbakira idaztea; eta www.bihotzetik.org webgunearen bidez ematea izena.