Mystike, Le Grand Cirque zirkuak hainbat emanaldi eskainiko du Zarautzen

Onintza Lete Arrieta 2022ko api. 24a, 09:11

Itxasmendi auzoan jarriko dute karpa datorren larunbatean, apirilak 30, eta hiru egunez eskainiko ditu saioak. Sarrerak salgai daude Internetez.

Zirkuaren magiak hartuko du herria datorren asteburuan. Larunbatetik (apirilak 30) astelehenera bitartean, bost emanaldi eskainiko ditu Mystike, Le Grand Cirque konpainiak Itxasmendi auzoan.

"Circo del Sol zirkuko artista handiak eta talent show onenak elkartzen dira" konpainia horren saioetan, eta sarrerak salgai daude Internetez, hemen.

Saioen egunak eta ordutegiak, berriz, hauek dira:

  • Apirilak 30, larunbata: 17:00etan eta 19:30ean.

  • Maiatzak 1, igandea: 16:30ean eta 19:00etan.

  • Maiatzak 2, astelehena: 18:00etan.