Odol ateraldia egingo dute ostiralean anbulatorioan

Onintza Lete Arrieta 2022ko mai. 4a, 09:00

Ohi bezala, hitzordua arratsaldez izango da, 16:30etik 20:30era, eta Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkarteak herritar guztiak animatzen ditu elkartasun keinu hori egitera.

Odola eman nahi duenak hainbat galdera edo zalantza izan ditzake, eta odol-emaileen elkarteak hemen du galdera-erantzunen zerrenda bat.