Zozketa

'Arima' ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Zarauzko hitza 2022ko api. 25a, 12:03

Ostiralean 20:00etan hasiko da dantza emanaldia Modelo aretoan. Zarauzko Udalak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Amaia Elizaran eta Liam O'Maonlai bikoteak 'Arima' ikuskizuna eskainiko du datorren ostiralean, maiatzak 30, Modelo aretoan, 20:00etan. Zarauzko Hitzak Udalak emandako bi sarrera zozkatuko ditu zozketan parte hartzen duten irakurle guztien artean. Zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.