Sara Aranguren kapitainari omenaldia

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 1a, 09:30

Sara Aranguren jokalaria omendu zuten (ZKE)

Euskal Ligako Zarauzko neskek lan ona egi zuten arren, ezin izan zioten atzo Eibarri irabazi eta ligari garaipenarekin agur esan. Azkenean 0-1 galdu zuten. Bukaeran, taldekideek merezitako omenaldi bat egin diote Sara Aranguren kapitain getariarrari. Hemezortzi urtez ari da jokatzen Zarautzen.