Bueltan da Arranopola kultur ekimena

Amaia Urbieta Arruti 2022ko mai. 2a, 09:30

Xabi Solanoren kontzertua Arranopolan. (Utzitakoa)

Pandemiak eragindako etenaren ostean, bere oholtza eskainiko die berriro ere Arranopola kultur ekimenak Zarauzko musika talde, bakarlari eta bestelako artistei. Uztaileko eta abuztuko ostegun iluntzeetan izango dira emanaldiak, Musika Plazan, Arrano tabernaren aurrean ipiniko duten oholtzan.

Arranopola kultur elkarteak deia luzatu die ekimenean parte hartzeko interesa duten artistei. Interesa dutenak ondorengo helbide elektronikora idatzita jar daitezke harremanetan antolatzaileekin: arranopolazarautz@gmail.com.