Heriotzara hurbiltzeko zineforum saioa izango da bihar

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 2a, 19:00

Bihotzetik proiektuaren barruan, heriotzara hurbiltzeko zineforum saioa egingo dute bihar arratsaldean. Bille August zinegile danimarkarraren Corazon silencioso ikusteko aukera izango da Modelo aretoan, 18:30ean, eta ondoren, Amaia Gozategik gidatuko du solasaldia.