Vista Alegre auzoko espaloien asfaltatze lanak egiten hasi dira

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 3a, 09:30

Iban San Martin Vista Alegre auzoko obretan (Zarauzko Udala)

Aranzadi eta Orkoloaga kaleetan "labainketak ekiditen" laguntzeko asfalto gorria jarriko dute.

Vista Alegre auzoko asfaltatze lanei ekin die udalak, eta jarduera honen barruan, Aranzadi eta Orkoloaga kaleetako zoladura kendu eta asfalto gorriarengatik ordezkatuko dute. Aldaketa honek "labainketak ekiditen" lagunduko duela adierazi du Iban San Martin Obra Txiki eta Zerbitzuen zinegotziak. Asfaltatze lanak barandak ezarriz osatuko dituzte aurrera begira.

Lan hauek Ovisa Pavimentos y Obras SL enpresak egingo ditu, eta 47.706,73 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango dute horretarako. Lanak egiten hasi dira dagoeneko eta hamar eguneko epean amaitzea aurreikusten dute.