Bizkarrezurra zaintzeko hitzaldia eskainiko dute hilaren 10ean

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 4a, 10:30

Xabier Mendiaraz kiropraktiko eta fisioterapeutak Zaindu bizkarrezurra, zaindu zure bizitza hitzaldia emango du maiatzaren 10ean, 18:00etan hasita, gaztelekuan. Bizkarrezurraren higiene onak gaixotasunak hobetzen eta prebenitzen lagun dezake, eta hori izango du hizpide saioan.

Hitzaldiak 40 minutu iraungo du, eta ondoren bertaratzen direnen galderak erantzuteko tartea egongo da. Adin guztietako  jendearentzat dago zuzenduta, eta doako sarrera izango du.