Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartuko du Mantxik

Julene Frantzesena 2022ko mai. 3a, 13:30

IƱigo Mantzizidor 'Mantxi' kantuan. (Bertsozale Elkartea)

Zarauztarra izango da udazkenean hasiko den txapelketako Urola Kostako ordezkari bakarra. Txapelketa Nagusia ekainean aurkeztuko du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. 

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak gaur jakinarazi du zein bertsolarik parte hartuko duten udazkenean hasiko den 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusian, eta Urola Kostako bertsolari bakarrak parte hartuko du lehian: Iñigo Mantzizidor Mantxi zarauztarrak. 2019ko Gipuzkoako Txapelketan egindako lana tarteko, Beñat Lizasok, Jon Maiak eta Jokin Urangak ere bazuten txapelketarako txartela, baina ez parte hartzea erabaki dute.

Txapelketa ekainaren 22an aurkeztuko du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, eta orduan emango ditu txapelketaren gaineko xehetasun gehiago. Dena den, gaur-gaurkoz txapelketan izena eman duten bertsolariek Gipuzkoako, Bizkaiko, Nafarroako eta Xilaba (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa) lehietan lortu zuten Txapelketa Nagusirako txartela, eta oraintsu jokatzen ari diren Arabakotik ere sailkatuko dira hainbat.