Zozketa

Madeleine eta Sofa taldeen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Zarauzko hitza 2022ko mai. 3a, 13:47

Ostiralean 20:00etan hasiko da emanaldia Modelo aretoan. Zarauzko Udalak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Madeleine eta Sofa taldeek kontzertua eskainiko dute ostiralean, maiatzak 6, Modelo aretoan, 20:00etan. Zarauzko Udalak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak lehiaketan parte hartzen duten irakurle guztien artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleen izenak ostegunean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.