Kiroldegiko ikasgela irekita egongo da igande arratsaldeetan ikasturte amaierara arte

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 3a, 16:30

Aritzbatalde kiroldegiko ikasgela erabilgarri dago joan den martxoaren bigarren hamabostalditik, astegunetan zein asteburuetan, ordutegi ezberdinetan. Orain, ikasturte amaiera gerturatzen ari den honetan, maiatzaren 8tik ekainaren 19ra igande arratsaldeetan ere irekita egongo da.

Ikasgela zabalik dago, beraz, ondorengo ordutegietan: astelehenetik ostiralera, 06:15etik 21:30era; larunbatetan, 08:00etatik 13:30era eta 15:30etik 20:00etara; eta igande nahiz jai-bezperetan, 08:00etatik 13:30era, eta, orain, datozen asteetan, 15:00etatik 20:00etara ere bai.

Aretoak 50 lagunentzako edukiera du, Wi-Fi konexioarekin, eta bertaratu  nahi dutenek liburutegiko txartela erakutsi behar dute kiroldegiko harreran.